XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. GIDA SISTEMA ENDOKRINOA EGINKIZUNAK Izen horrekin ezagutzen da hormona deituriko substantzia kimikoak elaboratzen dituzten barnejarioko guruinen multzoa.

Guruin horiek ez dute hodi jakinik beren jariaketarako eta hormonak, beraz, zuzenean odolera isurtzen dituzte.

1902. urtean demostratu zen lehenengoz hormona baten jariaketa eta ordutik hona osatutako hormona-zerrenda luzea da.

Unitate honetan hormona horietako bakar batzuetaz arituko gara eta halaber, horien produzitzaile diren guruinetaz.

Gida hau Liburutegian egin beharko duzunez, ikasterako interesatzen zaizkigun guruinak aipatu bakarrik egingo dizkizugu.

Hasteko, beraz, osa ezazu ondorengo koadroa.

Estudiatu beharrezko guruinak hauek dira: Hipofisia, Tiroidea, Paratiroidea, Giltzur ungainekoak, Area, Barrabilak eta Obulutegiak, Timoa, Epifisia.

Garunaren erdipareko ebaketa epifisiaren kokamendua erakutsiz (A)/ Area / Burua / Gorputza / Isatsa / Guruin paratiroideen multzoa / Timoa / Tiroidea / Intsulinaren ekintza fisiologikoa / Glukosa / INTSULINA / Glukogenoa.

Guruina / Hormona / Ekintza erregulatzailea / Bere gabeziak sortzen dituen nahasteak / Non aurkitzen den.